Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Etxebarria
2009ko uztailak 3, Barikua

Azken ordukoak

Aurtengo urteari begira, lau proiektu nagusi ditu eskuartean Udalak

2009-06-03 | 17:08:09

Aurtengo urteari begira, lau proiektu nagusi ditu eskuartean Udalak

Erabilera askotako areto bat prestatu nahi dute.

Herriaren sarrera eta irteerak konpondu zituzten urte hasieran, eta horregaz Udalak hasiera eman zion aurtengo proiektu nagusiak egiteari. Horretaz gainera, hezia jarriko diote Olaia aurreko parkeari, baserrien izenak jarriko dituzte eta erabilera askotarako areto bat prestatuko dute.

Ez du erantzunik

Uztailaren hasierarako amaituko dituzte Plaza Barriko lanak

2009-05-27 | 15:57:53

Uztailaren hasierarako amaituko dituzte Plaza Barriko lanak

Irisgarritasuna hobetu eta lurzoru seguruagoa jarriko dute.

Udaletxeak ez zeukan ezinduentzako sarrera egokirik eta solairu desberdina eta labankorra zeukan plazak, beraz, aldatzea erabaki zuen Udalak. Horretarako, Madriletik jasotako diru laguntzaren partida bat erabiliko dute. Bestea, berriz, udaletxeko leihoak aldatzeko izango da.

Ez du erantzunik

72 lagun ibili dira ttipi-ttapa Etxebarria inguruko mendietan zehar

2009-05-12 | 17:05:19

72 lagun ibili dira ttipi-ttapa Etxebarria inguruko mendietan zehar

Bigarren ibilaldi neurtua egin da domekan.

Euriagaz hasi eta sargoriagaz amaitu zen, domekan, Etxebarrian egin zen II. Ibilaldi Neurtua. Batzuk orpoak apurtuta ailegatu ziren arren, «gustura» ibili zirela aitortu zuten ibiltariek amaierako mokadutxoa jaten zuten bitartean.

06:00etarako hasi ziren ETX Kultur Elkartekoak irteerako mahaia muntatzen. Euria zen orduan eta ibiltari gutxi animatuko zirela pentsatu zuten, baina, banaka-banaka irteera mahaira hurreratzen joan ziren ibilaldi luzeko parte-hartzaileak, eta azkenean, 41 lagun irten ziren Etxebarria inguruko mendiak zeharkatzera. Mendaro, Deba, Ziortza-Bolibar, Ondarroa, Bilbo, Gatika, Markina-Xemein, Elgoibar, Oñati, Aulesti, Berriz, Dima, Mutriku, Erandio, Amoroto eta Etxebarrikoak.

Bigarren ibilaldia edo motza egin zutenek zortea izan zuten hasieratik. Eguraldi onak lagundu zien ibilbide guztian eta izerditan amaitu zuten askok bidea.
Herriko gaztetxoen koadrila handiak parte hartu zuen ibilaldian eta zauriren bat salbu, «pozik» geratu ziren egindako ahaleginagaz. Eurek barne, 32 lagunek egin zuten ibilaldi motza.

Ez du erantzunik

Laugarren ibilaldia egingo da Etxebarria inguruetan

2009-05-04 | 15:35:36

Laugarren ibilaldia egingo da Etxebarria inguruetan

ETX Kultur Elkarteak domekarako prestatu du ekimena

IV. Ibilaldi Neurtua egingo da Etxebarrian datorren domekan. Aurreko urteetan legez, aukera bi prestatu ditu ETX Kultur Elkarteak, 26 kilometrokoa eta 8 kilometrokoa. Ibilaldian parte-hartzeko izena irteera lekuan eman behar da bertan egunean. Bestalde, hornidura Arnoaten egongo dela eta bidea seinaleztatuta egongo dela aurreratu dute antolatzaileek.

Ez du erantzunik

2009-04-15 | 17:36:35

Bizkiak eroan du Paskoetako Idi Probetako manta

Giro ona izan da nagusi, batez ere azken egunean batu da jende gehien probalekuaren inguruan.

Errezilgo Bizkiak irabazi du aurtengo Paskuetako Idi Proba Saria. Lehenengo egunean lehiatu zuen eta inork ez du bere idi pareak egindako marka apurtu. 47 untze 2, 40 metro egin zituen.

Ez du erantzunik

Etzi hasi eta astelehenera arte jokatuko dira Paskuetako idi probak

2009-04-08 | 15:31:06

Etzi hasi eta astelehenera arte jokatuko dira Paskuetako idi probak

Guztira hamabi uztarrik lehiatuko dute 56. saria.

Hiru idi pare neurtuko dira egun bakoitzean. Barikuan, 22:00etan izango da proba, eta Errezilgo Bizki, Barinagako Maguregi eta Elgoibarko Soarteren idiek zeinek untze gehiago egin lehiatuko dute. Zapatuan ere, 22:00etan izango da probetako hitzordua. Lasarteko Nerea Telleria, Bermeoko Alegria eta Errezilgo Restaurante Letearen idi parearen txanda izango da. Domekan eta astelehenean, berriz, probak 18:00etan jokatuko dira. Domekan, Etxebarriko Iketzaren idi parea, Hernaniko Zerainena eta Lasarteko Andoni Telleriarena aurkituko dira probalekuan. Azkenik, astelehenean, Belauntzako Garmendia, Errezilgo Letea eta Oiartzungo Artola aurtengo manta eroaten saiatuko dira.

Ez du erantzunik

Belaots gunean eraiki dituzten babestutako etxebizitza batzuk zotz egingo ditu Udalak berriro

2009-03-23 | 16:35:27

Belaots gunean eraiki dituzten babestutako etxebizitza batzuk zotz egingo ditu Udalak berriro

Esleipendunen zerrendatik baja batzuk egon dira eta zozketa bidez adjudikatuko dituzte.

2007ko martxoaren 3an zozketatu ziren udaletxean Belaots guneko etxebizitzak. 15 etxebizitza zotz egin zituzten eskaria egin zuten 20 lagunen artean. Etxebizitzak prest daude bizitzera joateko, baina zerrendan bajak egon dira, hori dela eta libre geratu direnak zotz egingo ditu Udalak bigarrenez. Zozketan parte hartzeko eskaria egiteko aukera zabalik dago. Azken eguna apirilaren 6a izango da.

Ez du erantzunik

2009-03-13 | 18:45:00

Apirilaren 9tik 13ra ospatuko dira Paskuetako Idi Probak

Probetan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu dute

Apirilaren 9tik 13ra egingo diren Paskuetako Idi Probetan izena emateko epea zabaldu dute. 56. Sari Handia izango da aurtengoa, BBK-El Corte Ingles Sarietarako baliogarria.


Ez du erantzunik

Bideoa

 

Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa

Behe Bidasoako Hitza

Agenda

ODOL EMATEA

Odol ematea
ONDARROA, Itsas-aurren - 2009-06-29

JAIA


AMOROTO, - 2009-06-25

Ekitaldi guztiak ikusi »

Bat-batean

Esaldia

Markel Robles (Eibarko jokalaria): «Zuloan zenbat eta denbora gehiago egon, gero eta gaitzagoa da handik irtetea, baina kontziente gara non gauden; taldea bizirik dago»

Irudia

Morroko pintadak kentzen ari dira

Morroko pintadak kentzen ari dira

Morro handiko musturrean zegoen 'Presoak etxera' pintada kentzen hasi ziren ekainaran bigarren astean, eta orain, 'Egunkaria aurrera' eta 'Egin askatu' ipintzen dutenak kentzen dabiltza. Egunkariak itxi zituztenean margotu zituzten. 'Berria' egunkariaren bosgarren urteurrena ospatzeko Kafe Antzokian egin zen ekitaldian, Martxelo Otamendi 'Berria'-ko zuzendariak eskerrak eman zizkien herritarrei, bere garaian 'Euskaldunon Egunkaria'-ren aldeko margoketa hori egitearren.

Eztabaidak

Lea-artibai

"A-8ra arinago heltzeko" bideak

Bizkaiko Diputazioak 2013rako Markina-Xemeindik Ondarroara doan bidea konponduko du, besteak beste. Gainera, Lekeitiotik A-8 autobidera ailegatzeko hamasei minutu gutxiago beharko direla iragarri dute. Zer iritzi duzu horren guztiaren gainean?

Jasotako azken mezua:

2009-06-24

Sasoi ixangor hau eztabaidiau txapateko ez? Urtebete da hasi zala ixe. Sin más, komentaxo bat etxear...(+)

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.