
2008-11-25 | 16:56:40
Sanandresak ospatuko dira Etxebarrian
Ume, gazte zein nagusientzako egitaraua prestatu dute
San Andres Jaiak ospatuko dituzte domekan Etxebarriko ume, gazte eta nagusiek. Hotzetik babestuz, ekitaldi gehienak frontoian izango dira. Antzerki, briska, jolas eta herritarrentzako afaria izango dute.
2008-10-06 | 14:37:05
Esteban Oroz eibartarrak eroan du Pintura Lehiaketako lehen saria
Hamabi lagunek parte hartu dute aurten Udalak antolatutako lehiaketan.
Orain dela hiru urte baino lagun gutxiagok parte hartu du aurten, Udalak antolatuta, domekan egin zen Pintura Lehiaketan. Bederatzi lagunek aurkeztu zituzten koadroak helduen mailan, eta hiruk 14 urtetik beherakoan. Helduen mailako bigarren saria Eneko Arruza lekeitiarraren lanari eman zion epaimahaiak.
2008-10-02 | 15:48:55
Pintura Lehiaketa antolatu du Etxebarriko Udalak domekarako
Nahi duten pertsona guztiek parte hartu dezakete; izena udaletxean eman behar da bertan egunean.
Lehiaketak bi maila izango ditu: umeen maila, 14 urtera arte, eta helduen maila 14 urtetik gorakoentzat. Izena emateko, udaletxera joan behar dute parte-hartzaileek domeka goizean bertan, 09:00etatik 11:00etara, eta momentu horretan zigilatuko dira margolarien margo oihalak.
2008-09-25 | 15:59:13
Ernioko erromerira joateko irteera egongo da domekan
Kotxeetan joango dira Andazarrateraino, eta handik oinez Zelatungo lepora.
Etx Kultur Elkarteak Ernioko erromeriara joateko irteera antolatu du aurten ere. Irteera 09:00etan izango da Olaia aurretik.
2008-07-23 | 13:00:38
Amets Txurruka Tourretik idazten
2008/07/18
2008-07-11 | 09:38:31
Amets Txurruka Tourretik idazten
2008/07/10
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.