
2008-07-08 | 09:35:59
IRITZIA
Tentsioa eta urduritasuna
Amets Txurruka Tourretik
2008/07/07
Hasi berri dugu Tourra, eta lehen egunetako protagonistak tentsioa eta urduritasuna izan dira. Hasierako etapak horrelakoak izaten dira: erorketa askogaz.
Bereziak izaten dira lehen egunak. Irten aurretik, 0 kilometroa aurretik, prestatzeko tartea edukitzen dugu, eta hor bertan ere, lasterketa baino lehen, txirrindulari bat baino gehiago erortzen da.
Urduritasunaren adibide moduan, neuri gertatutakoa: lasterketa hasi aurretik, pultsometroa begiratu eta 150 bihotz taupada.
Urduritasunari haizea ere gehitu behar zaio, gainera. Animoso hasi naiz, baina etapa hauek ez dira onak niretzat: lauan ez naiz ondo-ondo moldatzen.
Herenegun ihesaldi batean parte hartu nuen eta atzo beste batean. Atzokoan haize itzela zebilen, eta eroriko bi egon ziren: bigarrenean, tartean, neu. Erortzeak eta haizeak atzean geratzea ekarri zidan. Gainerakoak dena emanda joan ziren, eta ihes egitea lortu zuten.
Bretainian txirrindularion urduritasunagaz batera aipagarriena bertako biztanleek Euskal Herriagaz duten lotura da. Eurak ere independentzia zaleak dira, eta horregaz, antza, euskaldunokin identifikatzen dira. Pila bat bretoi euskal txirrindulariok animatzen ibiltzen dira.
Hiru egun eman ditugu bertan, eta ikurrina mordoa ikusi ditugu. Euskaldunak izango zirelakoan geunden, baina Bretainiakoak zirela konturatu gara.
Asteburua behintzat pasa da, eta Pirinioetara ailegatzeko desiatzen nago. Han hobeto ibiltzen niaz. Ni hobeto, edo besteak txartoago, kontuak kontu, emaitza hobeak lortzen ditut.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.