
2008-07-09 | 14:29:42
IRITZIA
Bat formula abiaduran
Amets Txurruka Tourretik idazten
2008/07/08
Atzo erlojupekoa izan genuen. Beste etapa batzuekin alderatuta, erlojupekoa ordu erdiko lasterketa da. Erraz egin beharrekoa dirudi, baina ordu erdi hori egiteko egun guztia ematen dugu. Ordu erdiko beharra bai, baina egun guztian bizikleta gainean eta esfortsu handia egiten.
08:30ean jaiki, gozaldu eta bizikletan ibiltzera atera ginen zirkuitua ezagutzeko. Gero, dutxatu, pasta apur bat bazkaldu, aldatu eta irteerara joan ginen beroketagaz hasteko. Dena presaka.
Beroketa arrabolean egiten da, 50 minutuz, gorputza martxan ipini arte, eta gero, irteerara joan eta distantzia guztia topera. Bihotza lasterketa guztian 180 eta 190eko pultsazioan egoten da, irten beharrean. Gainera, aukerarik eduki ez arren, bizkor ibili behar, jarritako denboraren barruan sartzeko. Eta gero, ahalegin guztiak egin arren, lehenengoek alde handia atera zigutela ikusi behar. Horiek beste mundu batekoak dira!
Stefan Schumacher zuen izena irabazleak, eta bat formulako Schumacker ekarri zidan gogora. Tipo horrek bizikletan baino bat formulako autoan joan zela ematen zuen. Batazbeste, 60 kilometro orduko abiaduran joan zen. Motorren bat ote du barruan?
Erlojupekoa amaituta, beste 10 minutu arrabolean eta hotelera, masajea hartu, ohean etzun eta geldi-geldi!
Atzokoa pasata, gaur etapa laua edukiko dugu. Arrisku bakarra haizea, erorketak egoten dira-eta, eta bestalde, 232 kilometro luze egiten dira. Hala ere, sprint-ean ailegatzeko etapa izango da, eta sprinter-ak zaindu beharko ditugu. Ihesaldiren bat ere egon daiteke; helburua hor egotea izango da.
Aitzol | 2008-07-09
Animo gazte ,ea iazko beste edo geiago lortzen duan,surete on bat eta aurrera
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.