Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Etxebarria
2008ko abuztuak 20, Eguaztena

2008-07-23 | 13:03:09

IRITZIA

Zerurako bidea

Amets Txurruka Tourretik idazten

2008/07/22

Cuneo-Jausiers, hamazazpigarren etapa. Taktika kontuan hartuta sekulako etapa egin genuen, baina... emaitzik ez azkenean.
Lehen kilometrotik jendea erasoan. Batek jo, besteak jo. Azkenean, 42. kilometroan bost aurretik eta hogeiko taldea atzetik haiek harrapatu nahian. Tartean, Aimar Zubeldia eta ni neu.
Aurrera nahian ibili ginen. Azkenean, helburua Astarloza eta Samuelekin jokatzea zen, sailkapen orokorrean hor baitaude.
Lehen igoeran, Aimar saiatu zen. Gero Egoirekin etorri zen behera. Aimar laga egin zuen, eta lehenengoa ni izan nintzen saiatzen. Lehen batezbestekoa aurretik egin genuen, baina azkenean, ihesaldiak ez zuen eman nahi genuen fruiturik. Atzetik sailkapen nagusian zeresana dutenak topera jarri ziren, eta elkartu egin ginen.
Bigarren mendatea ez zait berehala ahaztuko. Aimarren zain gelditu eta ari laguntzen saiatu nintzen, ahalik eta aurreren eramanez. Harekin ibili ondoren pott eginda gelditu nintzen, eta atzeraxeagotik, neure martxan jarraitu nuen etapa. Aldapa igo eta igo; gora eta gora, zerura ez, gorago gindoazela zirudien! Altuera handia hartu genuen 2.800 metrotik gora egon ginen. Arnasa hartu arren, gorputzak oxigenoa faltan! Eta guztia eman nahi duzunean oraindik gehiago nabaritzen da hori. Behera bidean, lehen bihurgunetan erdi zorabiatuta!Atzokoan, gure ahalegina egin ez genuenik ezin esan. Emaitza falta, baina esan beharra dago, hala izan zen eta: polita etapa. Hotelera bidean, gaurko etapari begirada bota nion. Gaur ere edukiko dugu lana! Etapa erregina aurrean daukagu.

 

 

Jasotako erantzunak:

2

2008-07-23

Aupa Amets! Bigarren tourre eta bixak oso ondo!Segi alantxen! Ia Uli ebatxe buelta etxezun eta ardau Parisen aprobata etortezazen! Lortukozue!

1

2008-07-23

AUPA AMETS! FENOMENU ZAZ! ZUEK BAI KAPAZIDADI! SEGI HOLAN ETA LORTUKOZU AZKANIN MEREZI DOZUNE. ANIMO ETA AURREAAAA!

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.