Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Etxebarria
2009ko urtarrilak 10, Zapatua

Azken ordukoak

Azpiegituretara zuzenduko du Udalak aurrekontuetako diru kopuru handiena

2008-04-30 | 12:22:44

Azpiegituretara zuzenduko du Udalak aurrekontuetako diru kopuru handiena

1.304.896 euroko aurrekontua izango du aurten

Saneamendu sarea berrituko dute, gasa sartu eta argi eta elektrizitate sarea lurperatuko dituzte. Horretaz gainera, beste hainbat proiektu jarriko dituzte martxan.

Ez du erantzunik

2008-04-18 | 13:49:18

Etxebarriko udalak Uematik irtengo du

Aurrerantzean Udale zerbitzuan egongo dela iragarri du EAJk.

Etxebarriko Udalak Munitibarren bidea jarraitu du eta Uematik irteteko erabakia hartu du. «Ueman egon ordez, Eusko Jaurlaritzako Udale zerbitzuan sartuko gara; horrek zerbitzu bat gehiago eskaintzen du-eta», azaldu du Iñaki Sudupe Etxebarriko alkateak. Erabakia hartzeko Etxebarriko zazpi zinegotziek beren botoa eman zuten; EAJkoek aldeko lau boto eman zuten, EAE-ANVko kontrako hiruren aurrean. Horrela, aurrerantzean, Etxebarria ez da Ueman egongo, Udalen baizik.

20 erantzun

2008-04-16 | 15:22:28

EAE-ANVko Udal taldeak aurtengo aurrekontuetarako proposamenak aurkeztu ditu Udalean

Eskolari eta haurtzaindegiari lehentasuna ematea proposatu du

Aurrekontu parte hartzaileak egiteko asmoz, EAE-ANVko Udal taldeko ordezkariak herritarrekin batu ziren euren iradokizunak, iritziak eta proposamenak biltzeko, eta herritarrei zuzenean jasotakoa sartu dute zerrendan.

Ez du erantzunik

2008-04-10 | 20:20:07

Etapa bikaina egin du Txurrukak

Tropelak helmugarako bi-hiru metro falta zirela harrapatu ditu etxebarritarra, Lloyd eta Possoni.

35. kilometroan ihesaldi garrantzitsua osatu du Amets Txurrukak (Euskaltel-Euskadi), Tom Stubbe (Francaise Des Jeux), Dario Cataldo (Liquigas), Matthew Lloyd (Silence-Lotto) eta Morris Possonigaz (High Road) batera. Atzean geratu da gero Cataldo, eta hiru minutuko aldea izan dute gehienez.

2 erantzun

Amets Txurrukak Euskaltelekin jarraituko du 2010era arte

2008-03-14 | 19:13:48

Amets Txurrukak Euskaltelekin jarraituko du 2010era arte

Errehabilitazioagaz amaitu eta Gaztela eta Leonera joateko asmoa dauka txirrindulariak.

Amets Txurrukak 2010era arte sinatu du kontratua Euskaltel-Euskadirekin. Herenegun sinatu zuen kontratua eta pozik agertu da emandako pausoagaz.

Erantzun 1

Emakumeen ikuspuntuak ‘Greban gaude’ antzezlanean

2008-03-13 | 12:42:58

Emakumeen ikuspuntuak ‘Greban gaude’ antzezlanean

Emakume Egunari lotuta, antzezlana antolatu du Kultur Batzordeak bihar iluntzerako.

Latrikun antzerki taldeak Greban gaude komedia antzeztuko du bihar, 19:30ean, udaletxean.Ironia handiz, maitasunari, familiari, sexuari, ilusioei eta beste hainbat gauzetaz jardungo dute antzezlaneko hiru pertsonaiak, eta emakumezkoen pentsaera nahiz ikuspegi ezerdinak azalduko dituzte.

Ez du erantzunik

2008-03-11 | 12:24:10

Martxoaren 21ean abiatuko dira Etxebarriko idi probak

Lau egunetan hamahiru uztarri ikusiko dira dira

Martxoaren 21etik 24ra Etxebarriko Paskuetako Idi Probak egingo dira. 55. Sari Handia jokatuko da oraingoan, Bilbao Bizkaia Kutxa-El Corte Ingles sarietarako baliogarriak. Lau egunetan, hamahiru idi pare arituko dira dema irabazi nahian.

Ez du erantzunik

2008-02-13 | 17:48:20

Txurrukak hiru aste beharko ditu berriro martxan hasteko

Mallorcako Challengeko bigarren etapan jausi eta klabikula apurtu du, harri koxkorrak zapaldu eta gero.

Amets Txurrukak klabikula apurtuta dauka, eta Euskadi Irratian atzo esan zuenez, hiru bat aste beharko ditu osatzeko. Mallorcako Challengeko bigarren etapan izan zuen istripua txirrindulari etxebarritarrak.

Ez du erantzunik

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.