Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Etxebarria
2009ko urtarrilak 10, Zapatua

2008-02-13 | 17:48:20

KIROLA

Txurrukak hiru aste beharko ditu berriro martxan hasteko

Mallorcako Challengeko bigarren etapan jausi eta klabikula apurtu du, harri koxkorrak zapaldu eta gero.

Amets Txurrukak klabikula apurtuta dauka, eta Euskadi Irratian atzo esan zuenez, hiru bat aste beharko ditu osatzeko. Mallorcako Challengeko bigarren etapan izan zuen istripua txirrindulari etxebarritarrak.

Amets Txurrukak klabikula apurtuta dauka, eta Euskadi Irratian atzo esan zuenez, hiru bat aste beharko ditu osatzeko. Mallorcako Challengeko bigarren etapan izan zuen istripua txirrindulari etxebarritarrak.
«Harri koxkorrak zapaldu, oreka galdu eta atzekoak jo ninduen. Hamar lagun jausi ginen lurrera, tartean, jakina, neu», azaldu du Txurrukak. Plakak atera ostean, klabikula apurtuta, baina lekutik mugitu barik zeukala esan zioten medikuek. Horrez gain, kolpe bat baino gehiago ditu gorputzean.
Denboraldi hasieran
Istripua denboraldi hasiera-hasieran gertatu zaio Euskateleko txirrindulariari. «Aurtengo planteamendua aldatu egin beharko dut», esan du.
Barikura arte Mallorcan egongo dela jakinarazi du, taldekideekin. Bestalde, Australian egon da orain dela gutxi. Hango esperientziagaz gustura bueltatu da, taldeka bosgarren postua lortu dute eta.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.