Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Etxebarria
2010ko martxoak 20, Zapatua

2008-01-07 | 14:12:32

Euskara

Urte berriarekin batera Berbalagunek ikastaro berriak antolatu ditu

2008ko lehenengo hi8labeteei begira Berbalagunek ekitaldi ezberdinak antolatu ditu. Horrela, urtarrilaren 15ean hiru hilabete iraungo dituen euskal dantzen ikastaroa hasiko da. Klaseak Elai Alai dantza taldearen aretoan izango dira martitzenetan 20:00etatik 21:00etara. Urtarrilaren 18an, aldiz, egurra lantzeko ikastaroa hasiko da. Bost barikutan zehar pago egurra eta keriza landuko dituzte Edu Gordo irakaslearekin Kultur Etxean 17:30etatik 19:00etara. Horrez gain, Berbalagunek urtarrilaren 19rako Arratzu eta Ajangizera irteera kulturala antolatu du. Ikastaroetan eta irteeran parte hartzeko herriko euskaltegi bietariko batean eman behar da izena.

 

 

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.