
2008-03-11 | 12:24:10
Kirola
Martxoaren 21ean abiatuko dira Etxebarriko idi probak
Lau egunetan hamahiru uztarri ikusiko dira dira
Martxoaren 21etik 24ra Etxebarriko Paskuetako Idi Probak egingo dira. 55. Sari Handia jokatuko da oraingoan, Bilbao Bizkaia Kutxa-El Corte Ingles sarietarako baliogarriak. Lau egunetan, hamahiru idi pare arituko dira dema irabazi nahian.
Martxoaren 21ean 22:00etan hasita, Iñaki Lopategiren, Zerainen eta Iketzaren idiak izango dira lehian, martxoaren 22an 22:00 etan, Artolaren, Laskiren eta Telleriaren idiak izango dira lanean, eta domekan, 18:00etan hasita, Eneko Bikandiren, Anitxu Egurraken eta Egoitz Lopategiren uztarriak neurtuko dira. Astelehena izango da azkenengo eguna, eta 18:00etan hasita Ixamaren, Garroren, Letea Jatetxearen eta Pedernalesen idiak neurtuko dira. Azken proba egin, eta emaitza guztiak jakinda, aurtengo irabazlea izendatuko dute eta sariak banatuko dira.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.