
2008-04-10 | 20:20:07
Kirola
Etapa bikaina egin du Txurrukak
Tropelak helmugarako bi-hiru metro falta zirela harrapatu ditu etxebarritarra, Lloyd eta Possoni.
35. kilometroan ihesaldi garrantzitsua osatu du Amets Txurrukak (Euskaltel-Euskadi), Tom Stubbe (Francaise Des Jeux), Dario Cataldo (Liquigas), Matthew Lloyd (Silence-Lotto) eta Morris Possonigaz (High Road) batera. Atzean geratu da gero Cataldo, eta hiru minutuko aldea izan dute gehienez.
11 kilometro falta zirela, Zaldiaran mendatean gora, ihes egin du Lloydek, Txurruka hari segitzen saiatu da. Beherakoan harrapatu du, Possonirekin batera, sei kilometro falta zirela. 35 segundora zuten tropela, eta honek helmugarako bi-hiru metro falta zirela harrapatu ditu. Kirchen izan da gaurko etapako irabazlea, eta Possoni sartu da bigarren.
Bihar, barikua, itzuliko bosgarren etapa korrituko dute: Gasteiz-Orio artekoa. Eta zapatu arratsaldean amaituko da itzulia: Orio-Orio 20 kilometroko erlojupekoarekin.
BAT | 2008-04-10
Aupa Amets!!!Zu bai zu txirrindularia. Ekin gogor!!!!
BAT | 2008-04-10
Aupa Amets!!!Zu bai zu txirrindularia. Ekin gogor!!!!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.