Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Etxebarria
2008ko abuztuak 20, Eguaztena

Azken ordukoak

70 autok egingo dute Etxebarria eta Elgoibar arteko rallysprinta

2008-07-03 | 16:49:56

70 autok egingo dute Etxebarria eta Elgoibar arteko rallysprinta

Euskal Herriko gidari onenak batuko dira bertan.

Ikuskizuna izango da nagusi, zapatuan, 17:00etatik aurrera, San Migeleko errepidean.Euskal Herriko Rallysprint txapelketan aurrean dabiltzan autoak bertan izango dira eta bertokoen parte-hartzea ere handia izango da. Lea-Artibai eta Mutrikuko zortzi autok igoko dute San Migelko aldatza.

Ez du erantzunik

Zaldi aldrak batuko dira zapatuan Etxebarrian

2008-06-10 | 15:13:04

Zaldi aldrak batuko dira zapatuan Etxebarrian

Hirugarren zaldi salerosketa azoka ospatuko da herriko industrigunean.

Azoka, 09:00etan zabalduko dute eta 15:00ak arte egongo da zabalik.
Iazko moduan parte-hartzea libre egongo da.

Ez du erantzunik

Haurreskola martxan ipiniko dute datorren ikasturterako

2008-05-27 | 14:04:49

Haurreskola martxan ipiniko dute datorren ikasturterako

Matrikula egiteko aukera zabalik dago udaletxean barikura arte.

Errekarte auzoan kokatuko da 0-2 urte bitarteko umeentzako eskola eta zortzi umerentzako lekua izango du.

Ez du erantzunik

Etxebarrian baserri eguna ospatuko dute etzi

2008-05-22 | 10:17:04

Etxebarrian baserri eguna ospatuko dute etzi

Egun guztirako ekimenak antolatu dituzte gazte asanbladakoek; baserritar janzteko deia egin dute

Herritar guztiei egin die gazteek jaian parte hartzeko aukera. 11:30ean hasiko dute eguna txupinazoagaz. Bazkaria eta jokoak egingo dituzte, eta gauean EnkaPUNKtxadosen, Trastornoren eta Joxparen kontzertua egongo da.

Ez du erantzunik

Azpiegituretara zuzenduko du Udalak aurrekontuetako diru kopuru handiena

2008-04-30 | 12:22:44

Azpiegituretara zuzenduko du Udalak aurrekontuetako diru kopuru handiena

1.304.896 euroko aurrekontua izango du aurten

Saneamendu sarea berrituko dute, gasa sartu eta argi eta elektrizitate sarea lurperatuko dituzte. Horretaz gainera, beste hainbat proiektu jarriko dituzte martxan.

Ez du erantzunik

2008-04-18 | 13:49:18

Etxebarriko udalak Uematik irtengo du

Aurrerantzean Udale zerbitzuan egongo dela iragarri du EAJk.

Etxebarriko Udalak Munitibarren bidea jarraitu du eta Uematik irteteko erabakia hartu du. «Ueman egon ordez, Eusko Jaurlaritzako Udale zerbitzuan sartuko gara; horrek zerbitzu bat gehiago eskaintzen du-eta», azaldu du Iñaki Sudupe Etxebarriko alkateak. Erabakia hartzeko Etxebarriko zazpi zinegotziek beren botoa eman zuten; EAJkoek aldeko lau boto eman zuten, EAE-ANVko kontrako hiruren aurrean. Horrela, aurrerantzean, Etxebarria ez da Ueman egongo, Udalen baizik.

20 erantzun

2008-04-16 | 15:22:28

EAE-ANVko Udal taldeak aurtengo aurrekontuetarako proposamenak aurkeztu ditu Udalean

Eskolari eta haurtzaindegiari lehentasuna ematea proposatu du

Aurrekontu parte hartzaileak egiteko asmoz, EAE-ANVko Udal taldeko ordezkariak herritarrekin batu ziren euren iradokizunak, iritziak eta proposamenak biltzeko, eta herritarrei zuzenean jasotakoa sartu dute zerrendan.

Ez du erantzunik

2008-04-10 | 20:20:07

Etapa bikaina egin du Txurrukak

Tropelak helmugarako bi-hiru metro falta zirela harrapatu ditu etxebarritarra, Lloyd eta Possoni.

35. kilometroan ihesaldi garrantzitsua osatu du Amets Txurrukak (Euskaltel-Euskadi), Tom Stubbe (Francaise Des Jeux), Dario Cataldo (Liquigas), Matthew Lloyd (Silence-Lotto) eta Morris Possonigaz (High Road) batera. Atzean geratu da gero Cataldo, eta hiru minutuko aldea izan dute gehienez.

2 erantzun

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.