
2008-02-19 | 11:56:00
Yolanda Arrieta (idazlea): «Gizarteak erantzun behar du; berriz, batasun hori erakutsi behar dugu»
«Egia esan ez dago gauza berririk esateko. Nik uste, jaio garenetik, denok daukagula aske izateko eskubidea. Aske izate horrek, bakoitzak bere bizitza egiteko erabakiak libreki hartzea esan nahi du. Hemen nolabaiteko menpekotasuna somatzen da; ez dakit hori berezkoa den edo ez. Jaio garen lekuan jaio garela eta bizi garen lekuan bizi garela, nahi dugun moduan bizitzeko eskubide osoa dugu. Horren barruan, erabakitzeko eskubide osoa sartzen da. Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean, eskubide hori urratu zen. Duela bost urte gertatu zena gogorra izan zen, baina erantzuna ere horrelakoa izan zen. Niri asko gustatuko litzaidake duela bost urte euskal gizarteak emandako erantzuna berriro ematea; hori egiteko arrazoiak soberan ditugu eta. Duela bost urte euskaldunok erakutsi genuen batasun horren falta somatzen dut. Jende asko eta askok irten zuen kalera orduan, euskarak batu gintuen guztiok. Baina gizarteak berriro erantzun behar du, berriz, batasun hori erakutsi behar dugu».
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.