Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Etxebarria
2008ko abuztuak 20, Eguaztena

;2008-05-28;Haurreskola martxan ipiniko dute datorren ikasturterako. Etxebarria Matrikula egiteko aukera zabalik dago barikura arte; udaletxean eskura dago ´informazio guztia».

Haurreskola martxan ipiniko dute datorren ikasturterako

Etxebarria Matrikula egiteko aukera zabalik dago barikura arte; udaletxean eskura dago «informazio guztia».

eider mugartegi

Gutxieneko hiru matrikula lortzen badira, haurreskola egongo da Etxebarrian datorren ikasturtean. Errekarte auzoan kokatuko da 0-2 urte bitarteko umeentzako eskola berria.

Zortzi umerentzako lekua izango duen haurreskola egingo du Udalak. 42 metro karratuko hiru moduluk osatuko dute gunea, eta hainbat atal edukiko ditu: umeak hartzeko harrera gela, zaintzaile zein umeentzako komunak eta aldagelak, jolasguneak eta lo egiteko guneak osotuko dute eskola. Horretaz gainera, kanpoan, umeentzako jolaslekua eraikiko dute, «aterpe eta guzti».

Aukera berria

Herrian zegoen eskaria ikusita, Udala patzuergoagaz akordio batera ailegatu zen. Matrikulazioa burutzen denean hitzarmena sinatuko dute bi erakundeek. «Herriko eskariari erantzun bat ematea da helburua; herritarrentzako aukera berri bat izango da», esan dute Udaleko ordezkariek.

Eraikina prestatzea Udalaren ardura izango da, eta dena prest daukate horretarako. «Azpiko lurzorua lau modulu ipintzeko moduan egingo dugu. Momentuz, hiru ipiniko dituzte, baina gehitu beharra balego prest edukiko dugu», azaldu dute. Bestalde, zaintzaile eta hezitzaileen ardura patzuergoarena izango da. Gainontzeko haurreskoletako araudia eta funtzionamendua edukiko ditu.

Etxebarriko haurreskolan izena emateko epea zabalik dago barikura arte. Interesa dutenek edo zerbitzuaren gaineko informazio gehiago nahi dutenek udaletxera jo dezakete.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.