Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Etxebarria
2008ko abuztuak 20, Eguaztena

;2008-06-18;'Eutsi' pelikula aukeratu dute. Etxebarria Etx Kultur Elkarteak antolatuta, zine emanaldia egongo da bariku gauean, 21:30ean hasita, Plaza Barrin.

'Eutsi' pelikula aukeratu dute

Etxebarria Etx Kultur Elkarteak antolatuta, zine emanaldia egongo da bariku gauean, 21:30ean hasita, Plaza Barrin.

eider mugartegi

Eguna, ordua eta non argi zegoen aspalditik. Buruari buelta batzuk ematea falta. Erabaki beharrekoa: zer ikusi.

Aurten ere, Plaza Barrin pelikula bat emateko asmoa argi eduki dute Etx Kultur Taldekoek. Eguna, datorren barikua, ekainak 20, eta ordua 21:30ean.

Baina zer ikusi? Hainbat aukera izan dituzte mahai gainean, euren artean, Aitzol Aramaioren Un poco de chocolate, baina hori ikustera zinemara joateak merezi duela eta, azkenean, erabaki Salomonikoa hartu dute: ikusleak erabaki zezala. Horrela, proposamenak elkartearen web orriaren bidez jaso dituzte, eta azkenean, Eutsi pelikula ikustera gonbidatu dituzte nahi duten guztiak.

Pelikularen gaiak badauka azken egunetako berriekin zerikusirik. Kepak eta Martinek euren lantokia beste non edo nora eroango duten zurrumurruak direla eta, protesta egingo dute: nora eroango eta euren afizioa biltzen duen lasterketara: Tourrera.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.