
Eskolako umeek ikuskizunak eskainiko dituzte Plaza Barrin, gaur
Etxebarria ðð Eskolak eta Guraso Elkarteak antolatuta, Umeen Eguna ospatuko dute egun osoan.
e. mugartegi
Etxebarriko umeek egun osoko jaia edukiko dute gaur. Urtero moduan, ikasturteari amaiera emateko, eskolak eta Guraso Elkarteak Umeen Eguna antolatu dute.
Bi urtetik seigarren mailara arteko ikasle guztiek ikuskizun bereziak eskainiko dituzte Plaza Barrin. 11:00etan hasiko dira musika, kantu, dantza, bertso eta beste hainbat ekitaldigaz, ikusleak txunditzeko asmoz.
Emanaldiak amaituta, jolasekin jarraituko dute umeek. 12:30ean hasi eta bazkalordura arte, Guraso Elkarteak antolatutako jolasetan ibiltzeko aukera edukiko dute.
Jolas gehiago
13:30ean egingo dute bazkaria elizpean, eta ondoren, berriro tailerrak eta jolasak izango dituzte txikiek. Aurten, gainera, herriko gazteak prestatuko dituzte jolasak.
15:00etan hasi eta 18:00ak arte egongo dira martxan, eta eguneko jaiagaz amaitzeko txokolate goxoa jan ahalko dute jaian parte hartzen duten ume guztiek.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.