
70 autok igoko dute San Migel Rallysprinteko aldatza
Etxebarria Bihar, 17:00etan lehiatuko da Etxebarria eta Elgoibar arteko seigarren rallysprinta.
eider mugartegi
70 autok lehiatuko dute aurten, Etxebarria eta Elgoibar artean burutuko den VI. San Migel Rallysprinta. Ikuskizuna izango da nagusi, bihar, 17:00etatik aurrera, San Migeleko errepidean.
Beste behin ere, abiaduraren zaletuek ez diote huts egingo San Migeleko hitzorduari. Zer ikusi izango dute gainera, Euskal Herriko Rallysprint Txapelketan aurrean dabiltzan autoak bertan izango dira eta. Joseba Zapirainek, Xabier Lujuak, Gorka Apalantzak, Txema Uzkudunek, Iban Tarsiciok, Joxe Labakak, Luciano Arrabalek, Ramon Apalantzak eta Xabier Alustizak eman dute izena aurtengo proban.
Gainera, bertoko gidarien parte- hartzea ere handia izango da. San Migelen egongo dira Urtzi Beristain eta Arkaitz Olalde Renault Clio Sport autoagaz; Ramon Muniozguren eta Joseba Espilla Seat Ibiza Junior autoagaz; Iban Zelaia eta Arantza Loiola Renault Clio Williams autoagaz; Arkaitz Uranga eta Ainhoa Sarasua Citroen C2agaz; Ander Txakartegi eta Xabat Urresti Citroen Saxo VTS autoagaz; Xabat Arrate eta Kaiet Bereziartua Opel Corsa GSIagaz eta Alfonso Garate Seat Ibiza GTI autoagaz. Eurekin batera ibiliko da baita ere Txus Jaio gidari markinarra, Jesus Urkidik lagunduta.
Xabier Lujuak, Gorka Apalantzak eta Joseba Zapirainek irtengo dute faborito moduan; izan ere, euren artean egon daiteke aurtengo irabazlea.
Hiru buelta
Parte-hartzaileek hiru bidar egin beharko dute Etxebarritik Elgoibarrera dagoen 10,550 kilometroko tartea. Gero, loturako ibilbidea hartu eta Etxebarrira bueltatuko dira. Guztira, 31, 650 kilometro neurtuko dira.
Lehenengo parte-hartzaileak irten orduko, autoak Etxebarriako udaletxeko plazan egongo dira batuta, eta proba amaitu eta sariak ematen direnera arte bertan egon beharko dute. Horretaz gainera, laguntzarako gunea egongo da Eikako aparkalekuan, buelta bakoitzean autoa berrikusi ahal izateko.
Proba 17:00etan hasiko bada ere, errepidea ordu bete arinago itxiko dute. Urtero moduan, autoek Etxebarritik Elgoibarrera doan bidea hasi eta metro gutxira irtengo dute. Amaiera, berriz, 22:00ak inguruan izango da. Jarraian, sariak banatuko dituzte udaletxe aurreko plazan. Sariez gainera, 6.000 euro banatuko dituzte sailkatzen direnen artean.
San Migeleko Rallysprinta Euskal Herriko txapelketarako puntuagarria da gidari, kopilotu eta junior mailako gidari eta kopilotuentzat, baita Bizkaiko rallysprint txapelketarako ere.
############
Sariak
Scratch sariak
1. Garaikurra gidari eta kopilotuarentzat.
2. Garaikurra gidari eta kopilotuarentzat.
3. Garaikurra gidari eta kopilotuarentzat.
Klasekako sariak
1 etik 5era. Garaikurra.
Junior gidarien sariak
1. Garaikurra.
############
JAIA
Erdotzako Andra Mari Jaiak
MARKINA-XEMEIN, Erdotza auzoan - 2008-09-05
ANTZERKIA
Jardunaldiak
MUTRIKU, Anaiarte Biltokian - 2008-09-05
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.