
Herri barruko azpiegiturak hobetzen dabiltza
etxebarria Saneamendu sarea berritzeko beharrak martxan daude, eta asteon, Ibaun Erdi auzoko partea bide gorriko konexioagaz lotu dute. Ibaun Azpi baserriaren alboko landatik pasatu dute hodia, eta errepidea zeharkatu dute bide gorriraino. Horretaz gainera, beste behar batzuk ere egiten dabiltza herrian. Martitzenean hasita, Errekarte auzoa eta Erbera kalea lotu dituzte Iru bide parean jarri duten zubiagaz. Ibaiaren alde bata eta bestea lotuko dituen egurrezko zubiaren beharrak amaitzen dabiltza. Zubia prest dago, eta orain, zubi hasierako lauzak ipintzen dabiltza beharginak. Beste alde batetik, Erbera kalean dagoen jolasgunea ere txukuntzen ibili dira egunotan.
JAIA
Erdotzako Andra Mari Jaiak
MARKINA-XEMEIN, Erdotza auzoan - 2008-09-05
ANTZERKIA
Jardunaldiak
MUTRIKU, Anaiarte Biltokian - 2008-09-05
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.