Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Etxebarria
2008ko abuztuak 20, Eguaztena

;2008-07-15;Eguraldi eta giro onagaz egin da aurtengo Bizikleta Martxa. Etxebarria Lea-Artibaiko herrietako parte-hartzaile asko egon dira; ibilbidea normaltasunez amaitzea lortu dute guztiek.

Eguraldi eta giro onagaz egin da aurtengo Bizikleta Martxa

Etxebarria Lea-Artibaiko herrietako parte-hartzaile asko egon dira; ibilbidea normaltasunez amaitzea lortu dute guztiek.

a. alkorta

Euskal Herri osoko 42 lagunek hartu zuten parte zapatuan egin zen Etxebarriako Bizikleta Martxan. Gehienak Lea-Artibaikoak baziren ere, beste hainbat lekutatik ere jende asko joan zen Etxebarrira.

Ibilbidea iazko modukoa izan zen, baina azken tartean aldaketa batzuk egin ziren. Etxebarrira bueltatzeko, Iparragirretik Salkortara joan ziren txirrindulariak, eta hortik Iturretara eta gero San Martinera. Parte-hartzaileak gustura geratu ziren berrikuntza horregaz, eta ibilbide osotik gehien gustatu zitzaien tartea izan zela gaineratu zuten.

Euririk ez, Ametsik ere ez

Euririk gabeko eguraldiagaz, txirrindulari guztiek ibilbidea amaitzea lortu zutela azaldu dute antolatzaileek.

Halaber, Amets Txurruka txirrindulari markinarra bertan egon ezin bazen ere, datorren urtean mendi bizikleta martxaren datak aldatuko dituztela iragarri zuten. «Ametsek ibilaldi horretan parte hartzeko aukera izan dezan, datorren urtean beste egun batean egingo dugu».

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.