
2008-07-01 | 21:24:07
Harriz betetako hondartza
Oraindik orain denboralearen ondorioak begibistakoak dira Karraspio hondartzan, eta arriskutsua izatera ailegatu daiteke
Esther
Oraindik orain denboralearen ondorioak begibistakoak dira Karraspio hondartzan, eta arriskutsua izatera ailegatu daiteke
Hilabete batzuk pasatu dira azkenengo denboraletik, baina oraindik ondorioak begibistakoak dira, eta arriskutsuak izatera ailegatu dira. Mendexako Karraspio hondartzatik hondar asko eraman zuen itsasoak. Baina hondarra bakarrik ez zuen eramana,dutxak egiteko erabili zituzten harri guztiak ere bere lekutik atera zituen. Hainbat konponketa egin dituzte hondartzan udari begira, baina harriak bere lekura eramateaz ez da inor arduratu. Hondartza harriz beteta dago. Itsas-goran ez dira ikusten, urak eztaltzen dituelako, baina arriskua hor dago. Min handia egin dezakegu uraren azpian dauden harriren bat zapaltzen badugu. Eta itsas-beheran. Harri guztiak begibistan geratzen dira. Umeek harri artean jolasten dute, gazteek harri artean jolasten dute. Azkenean bat edo batek min egingo du.
Ez dira itsasoak ekarritako harriak. Harri horiek ez daude egon behar liratekeen lekuan. Hondartzako sarrerak udarako txukun ipintzeaz arduratu direnak,hondartza bera ere txukun ipintzeaz arduratu beharko lirateke!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.
Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, 11barri Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.