Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Etxebarria
2009ko urtarrilak 10, Zapatua

Zurea da Hitza | Irakurleen albisteak

2008-10-08 | 09:33:16

500 lagun laneratu ditu Lea Artibai ikastetxeko laneratze zerbitzuak

Lea Artibai Ikastetxean Prestakuntza Zikloa amaitu eta lanean dihardutenak %86 pasa dira. Mekanika arloan 20, Telekomunikazioak, Elektrizitatea eta Elektronikan 14, Muntaia eta mantenimenduan 9 eta beste lanbidetan 7.

arantza ugarte

Lea Artibai Ikastetxean Prestakuntza Zikloa amaitu eta lanean dihardutenak %86 pasa dira. Mekanika arloan 20, Telekomunikazioak, Elektrizitatea eta Elektronikan 14, Muntaia eta mantenimenduan 9 eta beste lanbidetan 7.

Gaiaren inguruko xehetasunak jakiteko Laneratze zerbitzuko arduradunarengana Xabier Urangarengana jo dugu eta hauxe esan digu: “Krisia leku guztietara iristen ari da eta gure zerbitzuan ere sumatu dugu lan eskaintza maila jaitsi egin dela azken hilabetean. Irailean, adibidez, 15 laguni eskaini diogu lana”.

Ikasketak egitea eta lanerako prestakuntza jasotzea gero eta beharrezkoagoa da lan mundura iristeko. Enpresariek beren lantegiko azterketa egin eta perfila definituta zuzentzen dira Laneratze zerbitzura beren langile eskaerak egitera. “Guk daukagun langile zerrendatik, eskaeraren ezaugarriak erabat betetzen dituena aukeratzen dugu eta berari jakinarazi lan eskaintza hori dagoela. Perfilaren ezaugarriak erabat betetzen ez badira, hurbilen dagoenari ematen zaio lan eskaintzaren berri eta ia beti bete egiten dira enpresariak dituen beharrak” dio Laneratze zerbitzuko arduradunak.

Ikasketak aukeratzeko orduan, garrantzitsua izaten da norbere gustuko ikasketak egitea, seguruenik gero lanean ere eroso arituko delako, baina bada, bigarren osagarri bat ikasketak hautatzeko erabakian eragina duena: soldata. Prestakuntza Zikloa amaitu eta gero bataz besteko soldatarik handiena osasungintzan radioterapian ari direnak dute ia 1500 euro garbi hilean, ondoren fundizioko langileak datoz 1350 euro garbi, eta 1200 euro garbi bueltan dabiltza kultur animatzaileak, igeltseroak, plastiko eta kautxu teknikariak eta mantenimendukoak , 1000 euro inguru irabazten dute nekazaritza intentsiboan ari direnak, audiobisualetako teknikariak, auto-konpontzaileak, telekomunikazio, elektrizitate, elektronika eta informatikan dihardutenak. Apurtxo bat gehiago mekanikoak eta soldadurako teknikariak.

Sarritan lanpostua kolokan ikusten denean bururatu ohi da berriro ere ikasten hastea, eta egun ikasketak eskaintza asko zabaldu da; alde batetik araututako ikasketek eskaintzen duten prestakuntza eta tituluak daude eta bestetik “etengabeko prestakuntzak” eskaintzen dituenak. Lanean zein langabezian daudenei eskaintzen zaizkien ikastaroen bidez gero eta eskuragarriagoa da lanerako prestatzea.

Krisi garaian egonda pozgarria da oraindik ere lan eskaintzak badaudela jakitea.



 

 

Jasotako erantzunak:

2

Lea-Artibai ikastetxeko ikasle ohia | 2008-12-14

zein da informazioa eta publizitatearen arteko ezberdintasuna? Hitzakoek hori ez badakite... Eta ez da hau lehen aldiz gertatzen Lea-Artibai ikastetxearen kontuekin. Arduragabekeria baino susmagarria iruditzen zait.

1

2008-10-10

propàgandatan horrenbeste gasta baik, ziklo guztik euskeratzen gasta zeinkin, ez? badakiau krisisek jota zazela eta marketing-e eskolin fuerti ixan dala oiñarte, baña oingun buru altzateko laneratzin zifra maltzurrek baño zozer gehixa bikozue. Ze baldintzatan daz gorrek gaztik? ze motatako lanetan? Ze motatako kontratukin? Hori ez tozue galdetzen telefonotik deitzezuenin tangani emoten, ez? Eta galdetzen bazue be Hitzan ez tozuez datuk publikaten! oso ondo, manipulaten segi, hoixe da zuen eskolin funtzionamendu eta!!

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Zure inguruko berriak bidali

Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.

Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, 11barri Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.